XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egia ezagutzen dugu, ez bakarrik
Pyrrhon-en gizonak, beste helbururik ez dutenak, hortan ari dira debaldetan.
Badakigu ez girela amentsetarik ari.
Hori ez badezakegu ere adimenduarekin froga, ezin ahal horrek ez du azkenean erakusten gure adimenduaren ahulezia baizik, bainan ez gure ezagutza guzien dudak, dioten bezala.
Ezen, lehen legeen
Eta bihotzeko eta oldeko
Eta berdin behargabe ta irringarri da adimenduak bihotzari galdegin dezan eman ditzan haren lehen
Irringarri litaken bezala bihotzak galdegin dezan adimenduari esplika ditzan bere erranpide guziak, heien onhartzeko.
Ezin ahal hori baliatuko da adimenduaren umiliatzen, nahi bailituzke hunek denak jujatu
Agian aldiz Jainkoak eginen du ez dezagun sekulan horren beharrik ukan eta gauza guziak ikas ahal ditzagun asmuz eta sendimenduz!.
Bainan ongi hori ez dauku onhartu emaitea naturalezak, ez dauku mota hortako ezagutza biziki guti baizik eman; beste guziak ez dira arrazoinatuz baizik biltzen ahal.
Horra zertako zoiner ere Jainkoak eman baitiote erlijionea bihotzeko sendimenduz, horiek ontsa uros diren.
Bainan (hola) ez dutener ez diotegu emaiten ahal arrazoinamenduz baizik, Jainkoak bihotzeko sendimenduz eman arte, hortarik kanpo fedea gizonarena baita bakarrik, eta salbatzeko debaldetan.
Etzaiteztela harri ikusiz presuna xinpleak arrazoinka arizan gabe sinesten.
Jainkoak emaiten diote bere amodioa eta beren herra.
Bihotza sinesterat pleatzen diote.